ostatua, hotela, lo egin, Gernika, Bizkaia, Bilbo
HELBIDEA: Barrenkale,5 48300 Gernika BIzkaia Gernika bihotzean aurkitzen gara. EUSKO TREN Geltoki plaza Tfno. 902.543210 http://www.euskotren.es/ BIZKAIBUS Loizaga kalea Tfno. 94 454 05 44 http://www.bizkaia.net/ TAXI. Geltoki plaza. Tfno.94 625 10 02 Gure kokapena ezin hobea da edozein tokitik hurbil egon nahi badozue eta zeuen kotxea alde batera izteko. Gernika erdi erdiko oinezkoentzako kalean gaudenez, edozein zerbitzu 100 metro bueltan aurki daiteke, bankuak, farmaziak, osakidetza, supermerkatuak, astelehenetako merkatua, souvenir-ak, turismo bulegoa, edozein motatako zerbitzuak eta komertzioak.
Gainera oinez joanez 5 minututara daukaguz museoak, monumentoak, eskulturak eta abar erakargarri turistiko.
Urdaibaiko bisita osotzeko, 50 metrotara dauzkazue tren eta autobus geltokiak. Bertotik probintziako edozein tokirako garraioa ziurtatuta dago, trena edo autobusa dago 15 minutuero Bilbo-rantz. Ordu erdi ero konexioa dago Mundaka eta Bermeo alderantz. Era berean autobus zerbitzua dago, hondartza aldera eta bertoko herrietara, hau da Laida, Laga, Santimamiñeko kobetara, Omako basora, Basondo parkera, Elantxobe, Lekeitio.... |