Gernikako erdialdean aurkitzen gara, oinezkoentzako kale batean. Gure helbidea Barrenkale, 5 da. Bertara heltzeko, zuen autoaz gain, hainbat garraiobide daude:
EUSKO TREN
Geltoki plaza
Linea: Bilbao-Gernika-Bermeo
Tf. 902.543210
www.euskotren.eus
BIZKAIBUS
Loizaga kalea
Tf. 94 454 05 44
Lineak: Bilbao-Amorebieta-Gernika
Bilbao-Amorebieta-Gernika-Bermeo
Gernika-Mungia-Bermeo
Gernika-Lekeitio
www.bizkaia.eus
TAXI
Geltoki plaza.
Tf.94 625 10 02
Gure kokapena ezin hobea da edozein tokitik hurbil egon nahi badozue eta zeuen kotxea alde batera izteko. Gernika erdi erdiko oinezkoentzako kalean gaudenez, edozein zerbitzu 100 metro bueltan aurki daiteke, bankuak, farmaziak, osakidetza, supermerkatuak, astelehenetako merkatua, souvenir-ak, turismo bulegoa, edozein motatako zerbitzuak eta komertzioak.
Gainera oinez joanez 5 minututara daukaguz museoak, monumentoak, eskulturak eta abar erakargarri turistiko.
Urdaibaiko bisita osotzeko, 50 metrotara dauzkazue tren eta autobus geltokiak. Bertotik probintziako edozein tokirako garraioa ziurtatuta dago, trena edo autobusa dago 15 minutuero Bilbo-rantz. Ordu erdi ero konexioa dago Mundaka eta Bermeo alderantz. Era berean autobus zerbitzua dago, hondartza aldera eta bertoko herrietara, hau da Laida, Laga, Santimamiñeko kobetara, Omako basora, Basondo parkera, Elantxobe, Lekeitio….