Gure Logelak

17 gela ditugu, bakarkakoak, bikoitzak edota hirukoitzak, kolore  lasaitsuekin dekoratuak, zure egonaldia gustokoa izan dadin. Gela bikoitzetan 90 zm-ko oheak daude eta ohe gehigarriak 80 cm-koak dira.

Gela guztiek bainugela dutxarekin, komuna, lababoa, telebista eta doako wifia dituzte.

 

Bizkaia ikusgarria

Bizkaiak ikuspegi ikusgarriak eskeintzen gaitu. Muskizetik Ondarroaraino bizkaitar kostaldeak paisaia ezinhobea erakusten gaitu. Bizkaiak 28 hondartza ditu eta amildegi ikusgarriak, hori dela eta ‘Juego de Tronos’ telesailak horietariko batzuk aukeratu zituen eszenatoki moduan.

Bizkaiko kostaldearen erdian San Juan de Gaztelugatxe aurkitzen da, Bakio eta Bermeoren artean. Bertako elizara igoteko harrizko zubi bat igaro beharko duzu eta 231 eskilara igo. Zonalde guztia babestuta dago eta bertara joatea pentsatu baduzu derrigorrezkoa duzu doako tiket bat hartzea www.bizkaia.eus web orrialdean.

Gure ostatutik gertu
Gure ostatuaren ingurutik txango oso politak egingo dituzu. Adibidez:

Urdaibai
Erreka ondotik dagoen paseotik hasita, Urdaibai paraje bakarra da. Hemen ikaragarrizko hondartzak (Laga, Laida…) eta xarma handiko herriak, Elantxobe, Bermeo, Mundaka edo Gernika bezala, aurkituko dituzu. Gernikan gainera ez ahaztu bere Juntetxea eta zuhaitza ikustea derrigorrezko bisita dela.

Hiriburua: Bilbao
Mendiz inguratuta, hiri baten transformazio urbanistikoaren adibidea da.Hemen monumentu eta museo pilo bat aurkitu dituzu: Guggenheim museoa, Azkuna Zentroa. Bellas Artes museoa, Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia, alde zaharra… Gainera erreka hegalatik paseo bat ematea oso gomendagarria da.

Bizkaiko zubia
Bizkaiko Zubia edo ‘Puente Colgante’ Portugalete eta Getxo artean kokatzen den zubia da. Alberto de Palaciok egin zuen orain dela 125 urte baino gehiago. UNESCOk munduko ondare moduan izendatu zuen. Goiko pasarelatik ikusgarriko ikuspegia izango dugu.

Lekeitio
Itsas herri benetan polita da Lekeitio. Bere irla, Santa Katalinako itsasargia edota bere hondartzek bisitako egun bat merezi dute. Txango hau oso gomendagarria da.

Parketxeak
Bizkaiak baditu mendiak eta haranak. Durangoaldean, Urkiolako parketxea ikusgarria da, baita Gorbeia mendia ere Araba eta Bizkaia artean edota Armañón Enkarterrietan. Guztietan txango ezinhobeak aurkituko dituzue.

AISIALDIA
Web orrialde hauetan aisialdiaz gozatzeko hainbat proposamen aurkituko dituzue:
-Txikiekin eta familian egiteko planak: www.txikaletos.com
-Antzerkia gustoko baduzu: Teatro Arriaga, Teatro Campos, Palacio Euskalduna
-Aisialdi gida: La Ría del Ocio
-Museoak: Guggenheim, Bellas Artes de Bilbao, Museo Marítimo, Euskal Herria Museoa Gernika, Museo de la Paz de Gernika

Kontaktua eta mezuak

Argibide-eskaerak egiteko inprimaki hau bete eta 24 orduko epean erantzungo dizugu.

    Baldintza orokorrak:
    Inprimaki honek lekua dagoen galdetzeko balio dau, ez da erreserba itxi bat.
    Bialtzerakoan bueltan, guk erreserba Kondizioak bidaltzen doguz

    E-maila: reservas@hotelakelarre.com
    Barrenkalea 5
    48300 Gernika
    (Bizkaia)
    Tel: (34) 656 762 217

    Gure bezeroentzako zerbitzuak

    HARRERA
    Gure harrera, ostatuaren bigarren pisuan dago. T.: 656 762 217.

    TEXTO 04

    HARRERA AUTOMATIKOA
    Harrera automatikoki egiteko aukera dago, egunean 24 orduz, kreditu txartelarekin ordainduz. Gure harrera ordutegitik kanpo heltzen bazara zure erreserba kodigoarekin giltza hartu ahal duzu. zelan erabiltzen da ikus dezakezu video honetan:

    serviciosascensor.jpg

    IGOGAILUA
    Gure ostatuak 6 pertsonentzako igogailu berri bat dauka..

     

    wifi-medium-signal-symbol_318-50381.jpg

    DOAKO WIFIa
    Doako Wifia dago etxe eta gela guztietan.

    TEXTO 05

    FRIGO-MIKRO
    Azken solairuko egongelan gure bezeroentzako frigorifiko, mikroondas, kafe egiteko makina, tostadora… daukagu.

    Vistas2.jpg

    TERRAZAK
    Egongelaz gain, terraza eder bi daukaguz bostgarren solairuan. Hemendik, Urdaibaiko mendien ikuspegi polita izango duzu.

    ROOM BIKES
    Zure bizikleta uzteko leku aproposa dugu.

    serviciossalon.jpg

    GOSARIAK
    Makinako gosaria 2€gaitik daukazu: edari beroa + laraja zukoa + bollo edo tostadak. Edari freskoak ere daude.

    Akelarre17-1.jpg

    EGONGELA
    Bostgarren solairuko aretoan zerbitzu gehienak aurkitzen dira: self-gosaria, zuk dituzun janariak prestatu eta jateko lekua, liburuak, eta terrazak.

    TEXTO 01

    GARBIGAILUA
    Zure arropa garbi ta lehor ordu batean. Ostatuaren aurrean.

    www.garbigarbi.net.

    Kokapena

    Gernikako erdialdean aurkitzen gara, oinezkoentzako kale batean. Gure helbidea Barrenkale, 5 da. Bertara heltzeko, zuen autoaz gain, hainbat garraiobide daude:

    EUSKO TREN
    Geltoki plaza
    Linea: Bilbao-Gernika-Bermeo
    Tf. 902.543210
    www.euskotren.eus

    BIZKAIBUS
    Loizaga kalea
    Tf. 94 454 05 44
    Lineak: Bilbao-Amorebieta-Gernika
    Bilbao-Amorebieta-Gernika-Bermeo
    Gernika-Mungia-Bermeo
    Gernika-Lekeitio
    www.bizkaia.eus

    TAXI
    Geltoki plaza.
    Tf.94 625 10 02

    Gure kokapena ezin hobea da edozein tokitik hurbil egon nahi badozue eta zeuen kotxea alde batera izteko. Gernika erdi erdiko oinezkoentzako kalean gaudenez, edozein zerbitzu 100 metro bueltan aurki daiteke, bankuak, farmaziak, osakidetza, supermerkatuak, astelehenetako merkatua, souvenir-ak, turismo bulegoa, edozein motatako zerbitzuak eta komertzioak.

    Gainera oinez joanez 5 minututara daukaguz museoak, monumentoak, eskulturak eta abar erakargarri turistiko.

    Urdaibaiko bisita osotzeko, 50 metrotara dauzkazue tren eta autobus geltokiak. Bertotik probintziako edozein tokirako garraioa ziurtatuta dago, trena edo autobusa dago 15 minutuero Bilbo-rantz. Ordu erdi ero konexioa dago Mundaka eta Bermeo alderantz. Era berean autobus zerbitzua dago, hondartza aldera eta bertoko herrietara, hau da Laida, Laga, Santimamiñeko kobetara, Omako basora, Basondo parkera, Elantxobe, Lekeitio….